You are here: Home Dantzak eta musika

DANTZAK ETA MUSIKA

 

Mutxiko elkarteak Euskal Herriko eskualde guztietako dantzak eskeintzen ditu:

   

 

  •    Fandangoa eta Arin-arinarin-arin txiki.jpga

Euskal Herri osoan oso hedatuak dauden ohizko dantzak dira. Fandangoaren ondoren beti arin-arina dantzatzen da, azken hontan erritmoa bi denboratakoa delarik. 

 

  

  • Jauziak edo Mutxikoakmutxikoak txiki.jpg

Biribilean egiten diren dantzen artean zaharrenetakoa da; dantzariak biribil handi batean jartzen dita eta pausuak kateatzen dituzte "kontatzaile" baten aginduen arabera. Euskal jautziak aldaera asko dituzte.

     

  

 

  • Ikurrin dantza Ikurrin Dantza.jpgedo Agintariena

Dantza honekin dantzariak aurkezten dira eta beraz lehenengo dantza izaten da. Unerik politena ikurrina dantzarien buruen gainetik kulunkatzen denean izaten da. 

   

 

  • Lapurdiko Ihauteria

Ihauteri osoa dantza anitzez osatua dago: Maska dantza eta kaskarrot martxa, Marmutx, Makil dantza,  Xinple, Zapatain dantza, Jauziak, Polkak eta Soka bukatzeko.

polkas txiki.jpg     konparsa     

Ihauterian dantzariez gain Konparsa era agetzen da, soinean mozorro eta jantzi koloretsuak eramanez. Guztien artean pertsonaia desberdinak irudikatzen dituzte:  Enseñaria,  Kaskarotak, Ponpierrak, Besta-Gorriak, Kotilun gorri ...

           

  

  • lantzLantzeko Zortzikoa 

Zortziko honek  Baztanen kokatzen den Lantzeko herrian du jatorria.  Lantzen ospatzen den  ihauteria oso ezaguna da eta jende andana erakartzen du urtero. Ihauteri jaietako asteartean zortziko hau dantzatzen dute, euskal dantza talde gehienen errepertorioan klasiko bat bihurtu dena.  

   

Agurra txiki.jpg

 

  • Agurra

Oso dantza bereizgarria da Euskal Herrian. Izenak esaten duan bezela, agurtzeko dantzatzen ohi da, eta oso erabilia da omenaldi zein ospakizutetan edo eta pertsona ospetsuak agurtzeko. 

  

 

 

  • Jotaktafalla txiki.jpg

 

Taldeak honako jota hauek dantzatzen ditu:  Tafalla, Salinas eta Elciego. Hiruak izena ematen dien herrietan dute jatorria. 

 

   

  • Ingurutxoingurutxo.jpg

 

Ingurutxoa borobilean dantzatzen da, bikotetan, erlojuaren orratzen aurkako zentzuan. Bikotekideek zapi bat heltzen dute ertzeetatik eta gizonezkoek kriskitinak jotzen dituzte. Nafarroako dantza da.  

   

    

thun thun txiki.jpg

  • Ttun-ttun 

     

Ingurutxoaren aldaera bat da dantza hau, eta Erronkarin du jatorria.  Bikoteek zapiak  erabiltzen dituzte dantza honetan.

    

  •     Gorulari

Bizkaiako dantza, uztaiekin dantzatzen dena. 

                                                          Gorulari

 

  • MatelotakKaxkarrotak txiki.jpg

Lapurdiko Donibane-Lohitzuneko arrain saltzaileek  iradokitako koreografia da. Emakumezkoek dantzatzen duten dantza da eta otarra eramanten dute, arrain saltzaileek bertan  jasotzen bait zuten saldu behar zuten arraina.   

   

  • makilak.jpgMakil dantza

Gizonezkoek dantzatzen duten Zuberoako dantza. Bi makil luze eramaten dituzte dantza honetan.    

 

  • Uztai Txiki

Gipuzkoako gizonezkoen dantza, uztaiekin dantzatua. Elkarren kontra joarazten dituzte uztaiak, dantzatzen duten bitartean. Dantzaren jatorria saski egileetatik dator.

 

Uztai Txiki

   

  • Axuri-Beltz

Juan Antonio Urbeltzek sortutako koreografia hau, emakumezkoek besterik ez dute dantzatzen, erlojuaren orratzen aurkako zentzuan borobil bat marraztuz. Dantza honek zati kantatuak dauzka eta emakumeen jantziak XX. mendearen hasieran Jaurrieta herrian (Zaraitzu bailaran) erabiltzen zirenak gogorarazten dute.

axuri beltz

 

  •  Bralea

  

Bralea txiki.jpgZuberoan du jatorria dantza honek. Dantzariak eskutik helduta ageri dira, emakumezkoak eta gizonezkoak, tartekatuta, "kontrapasa" erritmoan dantzatuaz. Euskal Herriko dantza dotoreenetako bat dela esan genezake.  

       

  • Irradaka

IRRADAKA emakumeen dantza da, dantzatu bitartean abestu ere egiten da. Guk dantzatzen deguna, Juan Antonio Urbeltzek bereiziki sortu zuen Aunitz Urtez ikuskizunerako ( Irunen 2003 eta Hendaian 2005-an eskeini zen ikuskizuna) . 

Irradaka 

 

  • Bateleras

XIX. mendean, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro artean dagoen distantzia egiteko erabiltzen ziren bateletan, emakumezkoak ziren arraun egiten zutenak. Ondoren, festetan, beren arraunekin dantza egiten zuten, eta hortik dator Pasaiako Bateleren dantza. 

                                         Bateleras    

 

 

  • Arizkungo Sagar Dantza Arango bailarako Arizkun herrian, ihauterietan, gizonezkoek Sagar dantza dantzatzen dute hainbat tokitan. Dantzen artean sagardoa edaten dute.   

                                                                                                  

                                                                                                                            Sagar dantza

 

MUTXIKO TALDEAK ERABILTZEN DITUEN JAZKERA EZBERDINAK

 

  • BASERRITAR JANTZIA

Ohizko euskal jazkera, gure arbasoek bai hirian eta bai herrietan erabiltzen zutena. Gaur egun Euskal Herriko jaietan erabiltzen dena.

group with flag.jpg

 

 

 

  • LAPURDIKO JAZKERA

Lapurdiko jazkera, "Mutxikoak" eta Lapurdiko Ihauteria dantzatzeko erabiltzen dena.

           polkas txiki.jpg     konparsa

 

        

  •   LANTZEKO IHAUTERIKO JAZKERA

 

 

Nafarroan kokatzen den Lantz herriko ihauteria ospatzen denean erabiltzen den jazkera.

lantz.jpg

 

 

  • JAURRIETA JANTZIA

Emakumezkoen jantzia da eta Axuri-Beltz dantzatzeko erabiltzen da. Zaraitzu bailarako Jaurrieta herrian  XX. mendearen hasieran erabiltzen ziren jantziak hartu dira erreferentzia bezela jantzi hauek garatzeko. 

  

     

  

MUSIKA TRADIZIONALA

  

 

Euskal dantzak ohiko euskal musika tresnaz lagundurik egin izan ohi dira beti. Musika tresnen artean honako hauek nabarmenduko ditugu: txistua eta danbolina, trikitixa, panderoa eta alboka.

  

  • TXISTUA ETA DANBOLINA

 

Txistua hiru zulodun flauta zuzena da. Antzinean neurri askokoak, musikariak 6 txiki.jpggaur egun hiru neurrikoak baino ez daude: Txistua, Silbotea (baxuago afinatua) eta Txirula (zorrotzen afinatua). Txirula zurezkoa eta pieza bakarrekoa da. Beste biak, ordea, zatika egiten dira. Goiko zatiari beheko aldeak aldatuz tonalitate desberdinak lortzen dira.

txistu-tanboril

Txistuaren lagunik hoberena danbor txiki eta itxi bat da, hau da, danbolina. Txistu-danbolina Euskal Herriko musika-bikoterik ezagunena da. Txistua ezkerreko eskuarekin jotzen den bitartean, beso horretatik zintzilikatzen den danbolina eskuinarekin jotzen da.

   
        

 

  • TRIKITIXA musikariak 2 txiki.jpg

Trikitixa akordeoi txiki diatonikoari deitzen zaio. Instrumentu honen historia eta erromeriak estuki lotuta daude. 1890. urtean Euskal Herrira iritsi zenetik aldaketa nabariak izan ditu gizartearen bilakaerarekin bat eginez. Soinu txiki horren ezaugarri bat solfeoaren beharrik ez izatea da, errepikatuz baino ez da ikasten. Horregatik musika-tresna herrikoia bihurtu da eta bere musika alaiak, panderoarekin batera, herriko festa guztietan dantzara deitzen du.

     

    Alboka Michel

  • ALBOKA

Alboka, aizezko artzain jatorriko musika tresna bat da , behiaren adarrarekin egina dagoena. Oso soinu zorrotza sortzen du eta ondo jotzeko ahoa airez beteta eduki behar da denbora guztian. Albokak fita arrunt bat eta luzera berdineko bi zurtoin paralelo dauzka, batak hiru zulo eta besteak  bost dituelarik.

Document Actions
« February 2012 »
February
MoTuWeThFrSaSu
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
<