Mutxiko Elkartea

Mutxiko Elkartea

Dantza Taldea

Menu
  • Sarrera
  • Euskal Kultura
  • Euskal Dantza
  • Euskal Musika
  • Emanaldiak
    • 2022
    • 2021
    • 2020
    • 2019
    • 2018
    • 2017
    • 2016
    • 2015
    • 2014
    • 2013
    • 2012
    • 2011
    • 2010
    • 2009
    • 2008
    • 2007
    • 2006
    • 2005
  • Saioak
  • Argazkiak
  • kontaktua
  • Français
  • Euskara
  • Español
  • English

Euskal Dantza

Mutxiko elkarteak Euskal Herriko eskualde guztietako dantzak eskeintzen ditu:

  • Ikurrin dantza edo Agintariena

Dantza honekin dantzariak aurkezten dira eta beraz lehenengo dantza izaten da. Unerik politena ikurrina dantzarien buruen gainetik kulunkatzen denean izaten da.

  • Agurra

Oso dantza bereizgarria da Euskal Herrian. Izenak esaten duan bezela, agurtzeko dantzatzen ohi da, eta oso erabilia da omenaldi zein ospakizutetan edo eta pertsona ospetsuak agurtzeko.

 

  •  Fandangoa eta Arin-arina

Euskal Herri osoan oso hedatuak dauden ohizko dantzak dira. Fandangoaren ondoren beti arin-arina dantzatzen da, azken hontan erritmoa bi denboratakoa delarik.

 

  • Jauziak edo Mutxikoak

Biribilean egiten diren dantzen artean zaharrenetakoa da; dantzariak biribil handi batean jartzen dita eta pausuak kateatzen dituzte “kontatzaile” baten aginduen arabera. Euskal jautziak aldaera asko dituzte.

  •  Lapurdiko Ihauteria

Ihauteri osoa dantza anitzez osatua dago: Maska dantza eta kaskarrot martxa, Marmutx, Makil dantza,  Xinple, Zapatain dantza, Jauziak, Polkak eta Soka bukatzeko.

        Cserkeszolo12           konparsa

Ihauterian dantzariez gain Konparsa era agetzen da, soinean mozorro eta jantzi koloretsuak eramanez. Guztien artean pertsonaia desberdinak irudikatzen dituzte:  Enseñaria,  Kaskarotak, Ponpierrak, Besta-Gorriak, Kotilun gorri …

  •      Jotak

Taldeak honako jota hauek dantzatzen ditu:  Tafalla, Salinas eta Tudela. Hiruak izena ematen dien herrietan dute jatorria.

 

  • Ingurutxo

Ingurutxoa borobilean dantzatzen da, bikotetan, erlojuaren orratzen aurkako zentzuan. Bikotekideek zapi bat heltzen dute ertzeetatik eta gizonezkoek kriskitinak jotzen dituzte. Nafarroako dantza da.

  • Ttun-ttun

    Ingurutxoaren aldaera bat da dantza hau, eta Erronkarin du jatorria.  Bikoteek zapiak  erabiltzen dituzte dantza honetan.

 

  •     Gorulari

Bizkaiako dantza, uztaiekin dantzatzen dena.

  • Uztai Txiki

Gipuzkoako gizonezkoen dantza, uztaiekin dantzatua. Elkarren kontra joarazten dituzte uztaiak, dantzatzen duten bitartean. Dantzaren jatorria saski egileetatik dator.

  • Ezpata-dantza

Ezpata-dantza Gipuzkoan mantendu den dantza tradizional zaharrena dela uste da. Ospakizun handietako dantza izan da eta Gorpuzti eguneko ospakizunak, San Joan jaiak edo herriko jai nagusiekin lotuta agertu izan da maiz. Eliza barruan edo prozesioetan dantzatzea ohikoa izan da, eta horrelakoetan ezpata txikiekin dantzaren aldaera berezi bat egiten da, Jaunaren aurrekoa izenarekin ezagutzen dena (dantzariek ez diote aurrean duten aldare, amabirjina edo santuari bizkarrik ematen).

                    

 Argazkia: Manex Barace

  • Matelotak

Lapurdiko Donibane-Lohitzuneko arrain saltzaileek  iradokitako koreografia da. Emakumezkoek dantzatzen duten dantza da eta otarra eramanten dute, arrain saltzaileek bertan  jasotzen bait zuten saldu behar zuten arraina.

  • Makil dantza

Gizonezkoek dantzatzen duten Zuberoako dantza. Bi makil luze eramaten dituzte dantza honetan.

  

  • Axuri-Beltz

Juan Antonio Urbeltzek sortutako koreografia hau, emakumezkoek besterik ez dute dantzatzen, erlojuaren orratzen aurkako zentzuan borobil bat marraztuz. Dantza honek zati kantatuak dauzka eta emakumeen jantziak XX. mendearen hasieran Jaurrieta herrian (Zaraitzu bailaran) erabiltzen zirenak gogorarazten dute.

  •  Branlea

Zuberoan du jatorria dantza honek. Dantzariak eskutik helduta ageri dira, emakumezkoak eta gizonezkoak, tartekatuta, “kontrapasa” erritmoan dantzatuaz. Euskal Herriko dantza dotoreenetako bat dela esan genezake.

      


  • Irradaka

 

IRRADAKA emakumeen dantza da, dantzatu bitartean abestu ere egiten da. Guk dantzatzen deguna, Juan Antonio Urbeltzek bereiziki sortu zuen Aunitz Urtezikuskizunerako ( Irunen 2003 eta Hendaian 2005-an eskeini zen ikuskizuna).

 

  • Bizar dantza

Bizar dantza, lanbideen dantzen taldekoa, ezkontza eta beste ospakizunetan dantzatzen zena. Lapurdin jasoa.

bizardantza         bizardantza2

 

  • Bateleras

XIX. mendean, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro artean dagoen distantzia egiteko erabiltzen ziren bateletan, emakumezkoak ziren arraun egiten zutenak. Ondoren, festetan, beren arraunekin dantza egiten zuten, eta hortik dator Pasaiako Bateleren dantza.

                                                                 

  • Arizkungo Sagar Dantza

    Arango bailarako Arizkun herrian, ihauterietan, gizonezkoek Sagar dantza dantzatzen dute hainbat tokitan. Dantzen artean sagardoa edaten dute.

  • Lantzeko Zortzikoa 

Zortziko honek  Baztanen kokatzen den Lantzeko herrian du jatorria.  Lantzen ospatzen den  ihauteria oso ezaguna da eta jende andana erakartzen du urtero. Ihauteri jaietako asteartean zortziko hau dantzatzen dute, euskal dantza talde gehienen errepertorioan klasiko bat bihurtu dena.

MUTXIKO TALDEAK ERABILTZEN DITUEN JAZKERA EZBERDINAK

  • BASERRITAR JANTZIA

Ohizko euskal jazkera, gure arbasoek bai hirian eta bai herrietan erabiltzen zutena. Gaur egun Euskal Herriko jaietan erabiltzen dena.

 

  • LAPURDIKO JAZKERA

Lapurdiko jazkera, “Mutxikoak” eta Lapurdiko Ihauteria dantzatzeko erabiltzen dena.

2014

  • JAURRIETAKO JANTZIA
Emakumezkoen jantzia da eta Axuri-Beltz dantzatzeko erabiltzen da. Zaraitzu bailarako Jaurrieta herrian  XX. mendearen hasieran erabiltzen ziren jantziak hartu dira erreferentzia bezela jantzi hauek garatzeko.

 

 

  •  LANTZEKO IHAUTERIKO JAZKERA

Nafarroan kokatzen den Lantz herriko ihauteria ospatzen denean erabiltzen den jazkera.

  • Sarrera
  • Euskal Kultura
  • Euskal Dantza
  • Euskal Musika
  • Emanaldiak
    • 2022
    • 2021
    • 2020
    • 2019
    • 2018
    • 2017
    • 2016
    • 2015
    • 2014
    • 2013
    • 2012
    • 2011
    • 2010
    • 2009
    • 2008
    • 2007
    • 2006
    • 2005
  • Saioak
  • Argazkiak
  • kontaktua
  • Français
  • Euskara
  • Español
  • English

Powered by WordPress. AwesomeOne theme by Flythemes